viernes, 2 de octubre de 2009

BIZIKLETA MARTXA 2009

Irailaren 22an europa mailako autogabeko eguna ospatzen da.

Bidegorrien beharra aldarrikatzeko hasi zen ospatzen martxa hau.

Egun, onartuta dago Getxoko bidegorrien plan berezia.

Plan hau 2009-2011 urteen artean burutu behar da eta ikastetxe, kirolgune eta herriko erdigune garrantzitsuenak lotuko dituen bidegorri sarea egitea du helburu.

Aurten, urbanismoko zinegotzia den Joseba Arregik, bidegorri atalak burutzeko epeak zeintzu diren azaldu zizkigun.

Getxon zehar eta Udaletxerako bidean Aixerrota BHI eta San Nikolas ikastolako ikasle eta irakasleak parte hartu zuten 2009ko martxa honetan.

Nire blogen zerrenda

Colaboradores